Zerbitzuak

 

Tokiko kontsumoa sustatzeko eta herritarrei tokiko establezimenduetan produktu eta zerbitzuak erosten laguntzeko xede bikoitzarekin jarri du Udalak abian tokiko sustapen-kanpaina hau, zeinak herritarren parte-hartzea bultzatzen baitu.

Udalak bonuen erosketa lagunduko du diruz, eta bonuak erosten dituztenek kanpainak parte hartuko duten tokiko establezimenduetan erabili beharko dituzte, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Adinez nagusia izatea.
  • NANa, pasaportea edo AIZ indarrean edukitzea.
  • Alonsotegin erroldatuta egotea.
  • Alonsotegiko Udalarekiko zerga-betebeharrak eta gainerakoak egunean edukitzea.
  • Diruz lagundu gabeko bonuaren zenbatekoa adierazitako epean ordaintzea. (Ikusi 3. atala).

Bonua erosi nahi duten pertsonek balio errealaren % 60aren baliokidea ordainduko dute, eta gainerako % 40 Udalak ordainduko du. Herritarrek erositako bonuen zenbatekoa Alonsotegiko Udalaren kontu-korronte batean sartuko da.

Guztira 2 bonu erosi ahalko dira NAN, pasaporte edo AIZ bakoitzarekin.