Zerbitzuak

 

Hasteko, irailaren 14tik 25era (biak barne), diru-sarrera bat egin beharko dute Udalaren kontu korronteetan. Egun horietan, 65 urtetik gorakoek eskudirutan ordaindu ahal izango dute udal-bulegoetan, 08:00etatik 10:00etara.

Diru-sarreraren zenbatekoa 6 edo 12 eurokoa izango da, bonu bat edo bi erostearen arabera.

Diru-sarrera honela egin ahalko da:

  • Diru-sarrera eginda bankura bertaratuta, Udalak Kutxabanken, Laboral Kutxan edo La Caixan dituen kontuetan. Kontzeptuan "Alonsotegi bonuak" eta NAN-zenbakia agertu beharko dira.
  • Udalean bertan eskudirutan ordainduta.
  • Udal kontu korronte hauetako batera transferitzea:
    • KUTXABANK: ES30 2095 0309 94 3239032906
    • LABORAL KUTXA: ES61 3035 0432 61 4320007569
    • CAIXABANK: ES26 21004311 692200000265

Bigarrenik, irailaren 14tik 25era (biak barne), udaletxera joan beharko dute bonua edo bonuak jasotzera. Horretarako, egindako diru-sarreraren banku-frogagiria eraman beharko dute. Honako hau da ordutegia:

  • 08:00etatik 10:00etara 65 urtetik gorakoei bakarrik emango zaie arreta.
  • 10:30etik 13:30era pertsona guztiei emango zaie arreta.
  • Arratsaldez, 17:30etik 19:30era, irailaren 15ean eta 22an (astearteak), edo irailaren 17an eta 24an (ostegunak).

Kanpainari atxikitako dendak