Zerbitzuak

 

Bonuaren zenbatekoa kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erabili ahalko da. Establezimendu horiek bonuaren atzealdean eta udal-webgunean adierazitakoak dira.

Guztira 2 bonu erosi ahalko dira NAN, pasaporte edo AIZ bakoitzarekin. Bonuak erabiltzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da.

Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, atzerakoak ez dira eskudirutan itzuliko.

Bonuak ezin dira eskudiruagatik trukatu, eta ez da, inolaz ere, bonuaren zenbatekoa itzuliko.

Bonu bidez erositako produktu bat itzultzen bada, establezimenduak bale bat igorriko du, baina ez du ez bonua, ez haren zenbatekoa itzuliko.

Erabili gabeko, lapurtutako edo galdutako bonuen zenbatekoak ez dira itzuliko.