Alonsotegiko bonuak

Udalak 3.750 bonu jarriko ditu herritarren esku, ondasunak eta zerbitzuak eros ditzaten kanpainan parte hartzeko izena eman duten udalerriko establezimenduetan.

Bonu bakoitzak 10 euroko balio nominala du, baina herritarrak soilik 6 euro ordaindu beharko ditu. Hau da, 4 eurorekin lagunduko du Alonsotegiko Udalak bonuaren erosketa; balioaren % 40 hain zuzen.

Bonu horiek kanpainan parte hartzeko izena eman duten udalerriko establezimenduetan trukatu beharko dira, baldin eta Udalak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bonuak 2020ko irailaren 14tik 25era bitartean erosi ahalko dira, biak barne.

Bonuak 2020ko irailaren 14tik abenduaren 31ra bitartean erabili ahalko dira, biak barne.