Zerbitzuak

 

Jarraian deskribatutako baldintzak betetzen dituzten establezimenduek “Alonsotegiko bonuak” kanpainan parte hartu ahalko dute, uztailaren 29tik irailaren 4ra, biak barne:

  1. Alonsotegin kokatutako merkataritza-establezimendua, jatetxea eta/edo zerbitzu-establezimendua izatea, eta irekita egon ez izana alarma-egoeran zehar. Zehazki, arropa-dendak, ile-apaindegiak, estetika-zentroak, gozoki-dendak, odontologia-zentroak, fisioterapia-zentroak eta bestelako zerbitzuak hartzen ditu barne, baita ostalaritza-establezimenduak ere.
  2. Eskaera orokorra telematikoki aurkeztea. Eskaera esteka honetan http://www.alonsotegi.net/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx edo udal-webgunearen “tramiteak” atalaren eskuineko “nabarmendutakoak” atalean aurki daiteke. Honako dokumentu hauek atxiki behar zaizkio:

Onuradunak bere gain hartzen du aurkeztutako datuen eta egindako adierazpenen gaineko erantzukizun osoa, baita gainerako dokumentazioarena ere.

Behin dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztatuta establezimendu onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela, onartutako establezimenduen zerrenda argitaratuko da www.alonsotegi.net webgunean, atal honetan bertan: “Alonsotegiko bonuak kanpainan parte hartzea”.