Alonsotegiko bonuak: 2. fasea

Alonsotegiko Udalak "Alonsotegiko Bonuak" ekimenaren 2. deialdia onetsi du.

2020ko urriaren 26tik azaroaren 26ra, 2.781 bonu jarriko dira salgai Alonsotegiko herritarrentzat.

Ez dago mugarik eros daitekeen bonu kopuruari dagokionez: behar beste eros ditzakezu, eta atxikitako establezimenduetan erabili 2020ko abenduaren 31 baino lehen.

Udaletxeko beheko solairuan egongo dira eskuragarri, 08:00-13:30 ordutegian.

Oinarriak (PDF 542KB)