Ingurumena

Aurrekari historikoak 

Aurrekari historikoak. 60ko hamarkadaren bukaeran eta 70ekoaren hasieran, ingurumeneko arazoak agerian geratzen hasi ziren eta aditu eta ikertzaile askoren txostenek argi gorria piztu zuten, herrialde garatuetako garapen ekonomikoaren eredua iraunezina baitzen.

Txosten horietako lehenengoa Erromako Klubak (1972) agindutako Meadows txostena izan zen, hazkundearen mugei buruzkoa, eta mundu mugatu batean hazkunde mugagabea ezinezkoa zela nabarmentzen zuen.

1972an Nazio Batuen Erakundearen Giza Ingurumenari buruzko Hitzaldia izan zen Stockholmen, txirotasuna eta biztanleriaren hazkundea ingurumen eta gizarte erronkekin lotuz, garapen bidean dauden herrietan, batik bat. Hitzaldi horren eraginez, Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP), Stockholmeko Adierazpena eta Ekintza Plana sortu ziren; natur ingurunea artatu eta hobetzeko abiaburuak zehazten dira eta prozesu horretan ari direnak babestu beharra nabarmentzen du. Hitzaldiak ezartzen du herrialde garatuetako ingurumeneko arazoak, esaterako, habitat, toxikotasuna eta euri azidoa, ez direla herri guztietako gai nagusiak. Hain zuzen ere, garapeneko estrategia batzuek ez zituzten herri eta erkidego txiroagoetako beharrak betetzen; dena dela, beste gai batzuek iritzi publiko osoa erakarri zuten.

1980an, Brandt txostenak (North-South: A Programme for Survival) baliabideak hirugarren munduko herrialdeetara eramatea proposatu zuen, herrialde horiek mundu garatuan arinago sar zitezen.

1987an Ingurumen eta Garapenerako Mundu Batzordeak ofizial bihurtu zuen; era berean, garapen iraunkorraren esapidea eta ingurumena hazkunde ekonomikoaren muga bakarra dela onartu zuen. "Guztion etorkizuna" (Bruntland txostena) izeneko txosten horrek onartu zuen ingurumeneko arazoaren irtenbidea teknologia, finantza eta erakundeetako neurrietan zegoela, orduko hazkunde ekonomikoaren eredua zalantzan jarri gabe.

Garapen iraunkorraren bidean 1992: garapen iraunkorraren interpretazioa Europako Erkidego mailan, ingurumeneko politikak EBko gizarte eta ekonomia arloetako gainerako politiketan txertatzeko. Iraunkorra hitza, ekonomia eta gizarte garapenerako politika eta estrategia etengabearen isla izatea nahi du, ez ingurumenari ezta natur baliabideei kalterik egin gabe, giza jarduera eta garapena baliabide horien kalitatearen menpean baitaude.

Neurriak bost arlo hauen ingurukoak dira: industria, energia, garraioak, turismoa eta nekazaritza.

Programaren helburu nagusia joerak apurtu eta kontsumoko jokabideak aldatzea dela uste du, garapen iraunkorra lortu arte. Horrek luze joko duela onartzen du.

Garapen iraunkorraren interpretazioa egitean, bestelako programa eta azterlan batzuekiko, abantaila nagusia da herrialde garatuei zuzenduta dagoela. Europako Batasunean hazkundea aldatu beharra nabarmentzen du, garapen iraunkorretik bideratzeko: bizi kalitateari eustea, natur baliabideak beti eskura izatea eta ingurumenari egindako kalteak amaitzea.

Ingurumena babestu beharra EBren gainerako politika sektorialen definizioan eta gauzatzean txertatu behar dira.

Erregioetako administrazioak garrantzitsuak dira garapen iraunkorraren aldeko lanean, esaterako, ondoko esparruetan:

- Lurraldearen antolamendua
- Garapen ekonomikoa (baliabideen erabilera)
- Azpiegituren garapena
- Kutsaduraren aurkako borroka
- Hondakinen kudeaketa
- Garraioa
- Zerbitzu publikoak
- Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza herritarrentzat
- Barne auditoretzak

Urte horretan egindako Rioko Gailurrean garapen-eredua aldatu behar zela uste zuen; ia-ia bakarrik hazkunde ekonomikoa sustatzen zuen garapen-ereduaren ordez, ingurumenaren babesa eta natur baliabideen zentzuzko kudeaketa ere aintzat hartu behar zituen ereduak.

Garapen iraunkorra lortzean herrialde garatuen erantzukizuna nabarmentzen du, beraientzat eta beste herrialdeei laguntzeko ere bai.

Europako Erkidegoan jokabideak eta joerak aldatzen hasteko, ondoko programak dira lehentasunekoak:

Natur baliabideen kudeaketa iraunkorra:

- Kutsaduraren aurkako borroka integratua eta hondakinen kopuruaren murrizketa
- Hondakinen prebentzioa eta murrizketa
- Energia ez berriztagarrien kontsumoaren murrizketa
- Mugikortasunaren kudeaketa hobea
- Hiriko ingurumenaren hobekuntza

 

Agiri eskuragarriak