Ingurumena

Uhar ugari Kadagua ibaira isurtzen dira hirigunearen parean 
Malda handiek, lurzoruaren erabilera desegokiek (kontrolik gabeko nekazaritza eta abeltzaintza, espezie desegokiak, meatoki zaharrak...) higadura arazo handiak sortu dituzte alde batuetan. Horregatik guztiagatik eta gailurretan jaiotzen diren uharrak Kadagua ibaira, herri gunean, isurtzen direnez, uholde eta jausi arriskua dago.

Arazo gehiago:

- Baso-soiltzea.
- Sute arriskua basoetan.
- Kutsatuta dauden lurzoruak.
- Egoera txarrean dauden ibai eta errekastoen ibilguak, gainean eraikinak daudelarik.
- Kontrolik gabeko abeltzaintza eta nekazaritza.
- HHSen zabortegia Artigasen: Bizkaian hiri hondakin solidoen zabortegirik handiena Bilbon dago, Alonsotegiko muga ondoan. Orain dela 30 urtetik gora sortu zen eta Bilboko metropoliaren aldean ematen ditu zerbitzuak. Azken urteotan zenbait neurri hartu dira ingurumeneko inpaktua eta eragozpenak arintzeko; hala ere, Alonsotegiko udalerriak jasaten du zabortegiaren eragin handiena, Bilbok baino gehiago.
- Legez kanpoko zabortegiak.
- Hirikoa ez den udal ondarea ez ezagutzea
- Gizarte eta ekologiako eragin handiko industriak
- Herri barruaren antolamendu eta plangintzarik ezak etorkizuneko jarduketak baldintzatu eta mugatzen ditu.
- Ezkerraldean herri barruko zubi bakarra, estua eta uholdeak jasateko arriskuaz, 24 1993 argazkia; 25 2003 argazkia
- Bilbao-Balmaseda C-636 errepidean trafiko handia dago eta herri barrutik igarotzen denez, oztopoa da hirian eta kutsadura akustiko eta atmosferikoaren arazoa ere bai. Aurreikusitako egoera: ekologiako eta gizarte eragin handiko azpiegitura eta industrien aurreikuspena epe ertainera.
- Kadaguako Barnebidea: Bilbao-Balmaseda autobiak Alonsotegiko herri barrutik gaur egun igarotzen diren 21.000 ibilgailuetako gehienak hartuko ditu. Behin zerbitzua hasiz gero, BI-636 errepideak sortzen dituen hirigintzako oztopoa eta zarata eta kutsadura iturria desagertuko dira; hala ere, udalerriaren orografia dela eta, barnebidearen eraikuntzak eragin handia izango du ingurumenean eta lur-erauzketak, betelanak, zubibideak eta tunelak egin beharko dira.
- ZABALGARBI, hiriko hondakin solidoen balorazioko instalazioa Artigasen. Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki zuen errausketa, energiaren berreskuratuz, biderik onena zela hiriko hondakin solidoen kudeaketako arazoa konpontzeko; hala ere, 90eko hamarkadaren bigarren erdialdean horren aurkako mugimendu handia sortu zen Bizkaian. Talde horiek argudiatzen zuten hondakinak erretzean dioxinak sortzen zirela eta osasun publikoarentzat kaltegarria zela; izan ere, Europako Batasunean 70 eta 80ko hamarkadetan eraikitako errauskailu batzuk itxi behar izan zituzten arrazoi horregatik. Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun zuen gaur egungo teknologiari esker hondakinak dioxinarik sortu gabe erre ahal direla eta osasuna babesteko kontrolak ezar daitezkeela. Hala eta guztiz ere, beste alternatiba batzuk aztertu ondoren, errauskailua Bilboko Kastrexana auzoan, Alonsotegiko mugan, harrobi zahar batean eta Artigasko zabortegi ondoan kokatzeko erabakiak kezka eta ezinegona sortu zuen Alonsotegiko auzokideen artean. Zabalgarbiko proiektuaren aurkako mugimendu ekologista sortu zen