Ingurumena

Lurrari buruzko gailurra Johannesburgon 2002  

Johannesburgoko Lurrari buruzko Gailurra 2002. Rioko Gailurra izan zenetik izandako lorpenak berrikusi ziren eta iraunkortasunari buruzko konpromisoak sendotzeko aukera izan zen. Plan integratuak eta programatuak eta hurrengo bost, hamar eta hamabost urteetarako estrategiak zehaztu nahi dira.
 
Iraunkortasunerako prozesuak Rioko Gailurra izan zenetik: Lurreko ekosistemen aurkako mehatxuak areagotu egin dira Rioko Gailurra izan zenetik eta askotan erantzuna oso astiro etorri da. Milioika pertsona daude baztertuta ekonomia eta ingurumen arloetan eta aberats eta pobreen arteko banaketa gero eta handiagoa da herrialde askotan. Gizarte eta ekonomiako egonkortasuna kaltetzen ari dira eta natur sistemek gero eta presio handiagoa jasaten dute.

Hitz gutxitan, 1992an Rion adostu eta Agenda 21en proposatutako neurriak egokiak zirela esan liteke; hala ere, ez da konpromiso nahikorik egon neurriok gauzatzeko eta horren ondorioz, mundu mailako aurrerapena aurreikusitakoa baino askoz txikiagoa izan da.

 
Dena den, toki mailan, Agenda 21en proposamenek erantzun eraginkorragoa izan dute, batik bat, Europan. Europako Hiri eta Herri Iraunkorren kanpainan Europako 39 herrialdetako 1650 hiri eta herri daude gaur egun eta Europako Batzordetik finantzako laguntza eta politikoa ere jaso du.

 
EGOERA - HELBURUAK - ERREALITATEA

 
- Klimaren aldaketa
- Infekzio-gaixotasunak
- Biodibertsitatea
- Hezkuntza
- Baliabide hidrikoak
- Txirotasuna
- Nutrizio desegokia
- Kontsumoa eta ekonomia

 
Kanpaina barruan, tokiko administrazioek hamar sare eratu dituzte esperientziak trukatzeko eta proiektuak elkarrekin egiteko.


Egoera horretan, Rion ezarritako helburuak berretsi eta eguneratzeaz gain, Johannesburgoko Gailurrean herrialde garatuek konpromiso sendoagoak bere gain hartzea espero zen, txirotasunaren aurka borrokatu eta ingurumena babesteko.

Gailurraren emaitza nagusiak Adierazpen Politikoan eta Ezarpen Planean (Ekintza Plana) ezarri ziren. Hona hemen emaitza horiek:

 
- Garapen Iraunkorra nazioarteko agendaren gune bezala berrestea, batik bat, txirotasunaren aurkako borroka eta ingurumenaren babesa.
- Garapen iraunkorraren xedeak gauzatzea errazteko konpromiso eta neurri ugari berresten dituzte gobernuek.
- Eztabaidak bi gai nagusiren ingurukoak izan dira: energia eta saneamendua. Horrela, aurreko hitzaldietan baino emaitza hobeak lortu dira.
- Munduko fondo solidarioa aurrerapauso handia izan da txirotasuna desagertzeko.
- Afrikaren garapenerako beharrizanak aintzat hartu dira eta laguntza berezia jaso dute nazioarte mailan.
- Baterako ekimenak sustatu eta neurriak abiaraztean herritarrek zeregin nabarmena dutelako ikuspuntuei garrantzia eman zaie. Gizarte zibilaren 8.000 parte hartzaile inguru joan ziren gailurrera eta bestelako ekitaldietara, GKEak, emakumeak, indigenak, gazteak, nekazariak, sindikatuak, enpresak, ikertzaileak eta tokiko agintariak ordezkatuz.
- Gobernu, enpresa eta gizarte zibilaren arteko elkarlana sustatu da. Gailurra egin aurretik 220 elkarlan zeuden (235 milioi dolar baliabideetan) eta 60 inguru gailurra egin bitartean iragarri zituzten
 

 

Agiri eskuragarriak