Ingurumena

 

Hala ere, Biltzar horrek kritika ugari jaso du, batez ere gobernuz kanpoko erakundeek egindakoak. Kexu dira horiek hartutako konpromisoen sakontasun ezaz:

“Emaitzak ez dira inola ere nahikoak konpondu nahi diren arazoei aurre egiteko”, Lurraren Lagunak.
“Ez da helbururik ez eperik jarri energia berriztagarriak gehitzeko, eta ez da zehaztu nola emango zaien elektrizitatea txiroei 2015ean”, WWF.
“Gailurrak atzea eman die txiroei; munduko agintariek ez dute adore nahikorik izan garrantzi handiko hitzarmena lortzeko”, Oxfam.
“Rion orain dela hamar urte gertatu bezala, emakumeen eskubideak azkenean negoziatu dira”, Ingurumena eta Garapenaren aldeko Emakumeen Elkartea.
“Ekintza Planean, desoreka dago merkataritzari eman zaion garrantziaren eta gizarte eta ingurumen gaiei eman zaien arretaren artean”, Europako Sindikatuen Konfederazioa.

 
Kontrako ikuspuntutik, hau da, lortu dena goraipatzeko, honako hitzarmen hauek azpimarratu daitezke:
 

Garatutako herrialdeek garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoa: Oinarrizko saneamendurik ez duten pertsonen kopurua erdira gutxitzea 2015. urterako.
- Estatu Batuek jakinarazi zuten 970 milioiko inbertsioa egingo dutela datozen hiru urteetan.
- Europar Batasunak jakinarazi zuen “Bizitzarako ura” ekimena. Egitasmo horren helburua da zenbati erakunde lotzea, hainbat ekintza gauzatzeko, batez ere, Afrikan eta Erdialdeko Asian.
- 5 milioi dolar jarri ditu Asia Garatzeko Bankuak UNOren Habitat egitasmoa sustatzeko, eta 500 milioi, “Ura Asiako hirietarako” egitasmoaren barnean kredituak emateko
- UNOk beste 21 ekimen jaso ditu, gutxi gora-behera 20 milioi dolarreko funtsa dutenak.
Garatutako herrialdeen konpromisoa: 2020. urterako, txikiagotzea osagai kimikoek giza-osasunean eta ingurumenean duten eragin toxikoa.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garapen bidean daudenena: 2015. urtea baino lehen, arrantza stock-ak maila iraunkorretan berrezartzea.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garapen bidean daudenena: 2010. urterako, bioaniztasunaren galera gelditzea.
-Kanadak eta Errusiak Kyotoko Protokoloa berresten dutela jakinarazi zuten.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garatuta daudenena, Indiarena eta Txinarena: 10 urterako lan-markoa ezartzea, ekoizpen eta kontsumo iraunkorrari buruzko programak lantzeko.
 

Energia:

 
-Bederatzi energia-konpainia handienek hitzarmenak sinatu dituzte UNOrekin, lankidetza teknikoa errazteko. Horren helburua da energia-proiektu iraunkorrak garatzea garapen bidean dauden herrialdeetan.
- UNOren Ingurumen Egitasmoak ekimen berri bat plazaratu zuen: “Garapen Iraunkorrerako Energia-sare Orokorra”. Ekimen horren helburua da teknologia energetiko garbien transferentzia eta garapena sustatzea garapen bidean dauden herrialdeetan.
- Alemaniak jakinarazi zuen datozen bost urteetan 500 milioi euroko ekarpena egingo duela, energia berriztagarrien inguruko lankidetza sustatzeko.