Ingurumena

1992ko Rio de Janeiroko gailurra  

Rio de Janeiroko Gailurra. Garapen iraunkorraren kontzeptua bereganatu, ezaugarri orokorrak zehaztu eta erabilgarritasuna garatzen du, Iparraren eta Hegoaren arteko borrokan, batik bat.
 
Rioko Adierazpena: 170 herrik onetsi zuten eta 27 abiaburu ditu, elkarren artean lotuak, mundu mailako garapen iraunkorra lortzeko oinarriak ezartzen dituztenak. Praktikan “garapen iraunkorra”ren esanahiaren kontzeptu-esparrua zehazten du. Adierazpenaren onarpenak estatuek konpromisoa hartzen dutela esan nahi du, ingurumena arriskuan jartzen ez duten ekonomi eta gizarte politikak ezartzeko.
 

Tokiko Agenda 21: Gailur horretan onetsi zen agiririk garrantzitsuena. Garapen eta ingurumenari lotutako arlo askotan politikak aztertu eta proposatzen dituen Ekintza Plana da, mundu mailako elkarte baten bidez garapen iraunkorra lortzeko.

 
- Hirugarren Munduarekiko harremanak bereziki hartzen ditu kontuan, elkartasun eta kooperazioan.
- Hiri iraunkorren ideia garatzeko gidalerroak ezartzen ditu.
- Industria, gobernu, familia eta pertsonen kontsumo-ereduak aldatzen dituzten politika nazionalak eratzea proposatzen du: energia eraginkortasun handiagoa, hondakin gutxiago sortu, baliabide berriztagarrien zentzuzko erabilera...
- Ekonomia, gizarte eta ekologia esparruetan aldaketak neurtzeko adierazleak ezartzea proposatzen du.
- Tokiko erakundeak zuzen-zuzenean sartzen ditu tartean, ingurumenean zuzeneko eragina duten eskumen ugari baitituzte. Lurraldearen antolamendua garapen iraunkorraren proposamenak gauzatzeko leku egokia dela nabarmentzen du.
- Erabakiak hartzean eta eztabaidatzean herritarren partaidetza prozesu horretako beste oinarri bat da, parte hartzeko irizpideak finkatuz, interes taldeen arteko elkarrizketa etengabeetan oinarriturik.

 

Herrialde txiroen beharrizanei aurre egiten dieten gakoak ezartzen dituzte agiri horiek eta munduko beharrizanak asetzeko garapenak mugak dituela onartzen du. "Beharrizanak" ez ziren bakarrik ekonomikoak, baita ere, pertsonak eta ekosistemak batzen dituzten sistema integralak, armonikoak eta globalak.
 

Agenda 21en osagaiak:

Osagaiak


- Garapenaren gizarte eta ekonomiako ikuspegia.
- Natur baliabideen artapena eta kudeaketa.
- Arlo nagusiak sendotzea.
- Ezartzeko bideak.

 
Gaiak:


- Pobrezia, ekoizpena eta kontsumoa, osasuna, giza asentamenduak, erabakiak hartzea.
- Atmosfera, ozeanoak eta itsasoak, lurzoruak, basoak, mendiak, aniztasun biologikoa, ekosistemak, bioteknologia, baliabideak. Hidrikoak, kimiko toxikoak, hondakin solido erradioaktibo arriskutsuak.
- Gazteak, emakumeak, indigenen komunitateak, GKE, toki agintaritza, sindikatuak, enpresak, zientzialarien eta teknologiako elkarteak, nekazari eta abeltzainak.
- Finantzak, teknologiaren transferentzia, informazio publikoa, gaikuntza, hezkuntza, legezko tresnak, erakunde esparruak
 

 

Agiri eskuragarriak