Ingurumena

Aalborg 

Aalborg. Iraunkortasunaren bidean dauden Europako hirien Gutuna 80 agintari europarrek sinatu zuten, Hiri eta Herri Iraunkorrei buruzko Europako Hitzaldia amaitutakoan, Aalborgen (Danimarka) 1994ko maiatzaren 24tik 27ra. Hitzaldia Europako Batzordeak babestu eta Ingurumeneko Tokiko Ekimenen Nazioarteko Kontseiluak (ICLEI) antolatu zuen.
 
Guztira 330 parte hartzaile inguruk sinatu zuten. Gutun horrek Hiri eta Herri Iraunkorrei buruzko Europako Kanpainaren hasiera ekarri zuen eta iraunkortasunaren alde lanean ari ziren hiri eta herriei laguntzea zuen helburu. Toki agintari guztiak atxiki ahal zaizkio kanpainari, gutuna onartu eta sinatuz.
 

Adostasun adierazpena. Europako hiriak iraunkortasunerantz.
 

Lehenengo zati honetan Gutunaren oinarrizko filosofia azaltzen da, iraunkortasunaren oinarrizko abiaburuak, tokiko estrategiak eta iraunkortasunaren aldeko hiri-ekonomia eta kontzeptu berri horri lotutako beste gai batzuk.

Horretaz gain, hirian irisgarritasuna hobetzen, hiriko bizimoduen ongizateari eusten eta garraioa murrizten saiatuko da.

Toki mailako autokudeaketa beharrezkotzat jotzen da. Hiriak garapen iraunkorrari begira berrantolatu behar dira, hauteskundeetan bozkatutako ordezkarien bitartez. Erronka horri aurre egiteko gaitasuna, subsidiariotasuna dela bide, ematen zaizkien autokudeaketarako eskubideen araberakoa da.

Gutuna izenpetzen duten hiriek, hiri-kudeaketan oinarri ekosistematikoa lortzeko tresna politiko eta teknikoak erabiltzeko konpromisoa dute.

 

II. zatia: kanpainaren hasiera.

 

Europako Hiri Iraunkorren Kanpaina.

Aalborgeko Gutuna izenpetu duten hiriek, garapen iraunkorraren alde lan egiteko eta epe luzera, tokiko ekintza planak ezartzeko konpromisoa hartzen dute.

Garapen iraunkorraren aldeko lanean beste hiri batzuk bultzatu eta laguntzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Hona hemen helburu horietako batzuk:


- Gutunaren sinatzaile gehiago erakartzea;
- Europako hirien arteko laguntza erraztea, garapen iraunkorreko politikak sortu eta ezartzeko;
- Europako Batzordeari gomendio politikoak egitea;
- Kanpainaren informazio liburuxka argitaratzea;

 

III. zatia: Gutuna sinatu duten herrien konpromisoa Tokiko Agenda 21ekiko

Partaidetza Tokiko Agenda 21en prozesuetan: tokiko ekintza-planak iraunkortasunera bidean.

Gutuna sinatu duten Europako hiriek konpromisoa hartzen dute, 1996 baino lehen toki mailako Programa 21en inguruan adostasuna lortzeko. Horrela, ingurumenaren arloan Europako Batasunaren bosgarren ekintza plana "garapen iraunkorrerantz" ezartzen lagunduko dute. Aalborgeko Gutunaren hirugarren zati honetan, tokiko ekintza plana prestatzeko mailak proposatzen dira
 

 

Agiri eskuragarriak