Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Harremanetarako

  • Dirección: Plaza Dr. Madinabeitia, 1
  • Telefonoa: 94 486 01 41
  • Faxa: 94 486 00 61

Saileko langileak

  • Gizarte langile bat
  • Gizarteratze teknikari bat
  • Familia hezitzaile bat
  • Administrazio laguntzaile bat

Zer dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak?

  • Erabilera eta diziplina askotariko udal unitateak dira, herritarrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara iristeko duten lehenengo sarbidea. (Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legea)

Helburua

  • Gizarte bazterketako egoerak prebenitzea eta horiei erantzutea.
  • Pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea bultzatzea.
  • Babes faltagatik sortzen diren beharrak prebenitzea eta horiei erantzutea.
  • Pertsonen autonomia bultzatzea.

Hartzaileak

  • Herritarrak oro har (haurrak, gazteak, hirugarren adinekoak, familia, emakumeak, etorkinak, ezinduak...)

Nola eskuratzen dira

  • Zuzenean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo edo komunitateko beste baliabide batzuekin harremanetan jarri behar da (Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku Hartzeko Taldea, ikastetxeak, erietxeak) eta horiek bideratuko dute eskaera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara.

Zer zerbitzu ematen dute?

  • Gizarteratzeko hitzarmenak
    Banan-banako gizarteratze prozesu edo ibilbideak ezartzeko dokumentu irekiak dira. Horregatik, pertsonaren behar orokorrak kontuan hartuz, pertsonak txertatzeko, gizarteratzeko eta lan munduan barneratzeko edo bazterketa arriskua saihesteko beharrezko diren gizarte ekintzak bi aldeen artean adosten saiatzen da. Gizarteratze teknikariak egiten du lan hau (Gizarte langilea).
  • EISE
    Haur, Gazte eta Familiekin gauzatzen den Gizarte eta Hezkuntza arloko Esku-hartze Planak honako hauek prebenitu eta arindu nahi ditu: gizarte, familia eta komunitate ezegokietan dauden adingabeen gabezia pertsonalak eta maitasun, familia, hezkuntza eta gizarte arloko hutsuneak. Era berean, horien ongizatea bultzatu nahi du, pertsona gisa erabat gara daitezen. Hori guztia lortzeko, gizarte eta hezkuntza arloko lan bat gauzatuko da adingabearekin eta familiarekin. Familia hezitzaile batek egingo du lan hau.
  • Etxez etxeko laguntza
    Gizarte arloko zerbitzu publikoa da, eguneroko bizimoduan oinarrizko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten familia edo pertsonei laguntzeko sortua. Helburua da horien ongizate fisiko eta psikikoa berreskuratzea, edota familia giroan jarrai dezaten laguntzea, banakako prebentzio, laguntza eta berreskuratze programa baten bitartez.
  • Gizarte larrialdietako laguntzak
    Gizarte larrialdietako laguntzak aldian-aldian ematen ez diren diru-laguntzak dira, eta gizarte bazterketako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko beharrezko diren gastu zehatz, arrunt edo bereziei aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsonei ematen zaizkie.
  • Egoitza zerbitzua bi modalitatetan:
    • Adinekoentzako aldi baterako egonaldia egoitzan, familiek eta zaintzaileek atseden har dezaten.
    • Egoitza Zerbitzu Iraunkorra adinekoentzat.
  • Eguneko zentroak
    Zento horiek programa bat izaten dute eguneroko oinarrizko zereginak edo jarduera instrumentalak egiteko laguntza behar duten pertsonei egunez laguntza espezializatua emateko. Erabiltzaileen funtzionaltasuna mantentzea, zaintzea edota hobetzea eta familiari laguntza ematea dute helburu zentro hauek. Horretarako, familiako kideen gizarte eta lan bizimodua ahalbidetzeko baliabidea eskaintzen dute.
  • Telelaguntza
    Gizarte arloan laguntza emateko eta esku-hartzeko Zerbitzu Teknikoa da, Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuen baitakoa. Erabiltzaileek etengabeko arreta zerbitzu izango dute eskura, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, telefonoaren eta komunikazio eta informatika ekipamendu berezi baten bitartez. Bereziki prestatutako pertsonek egiten dute lan zerbitzu honetan, gizarte arloko beharrei edo larrialdiei egoki erantzuteko.
  • Beste batzuk
    • Mendekotasunak baloratzea
    • Familia arloko zaintzetarako laguntza ekonomikoa
    • Banakoei laguntzeko laguntza ekonomikoa
    • Kotizazio gabeko pentsioak ezinduentzat
    • Kotizazio gabeko pentsioak erretiratuentzat
    • Minusbaliotasuna baloratzeko eskabideak
    • Aparkatzeko txartelak
    • Jatekoa banatzea
    • Gizarteratzeko laguntza bereziak
    • ? Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza.

Helbide interesgarriak

Sasiburi, Alonsotegiko Erretiratuen Elkartea
Koskojales kalea, 4

Arbuioko Erretiratuen eta Pentsiodunen Ekartea
Nuestra Señora de la Guia kalea (Gizarte Zentroa)