Historia

 
La Giako Andra Mari eliza Mende honetan zehar, 1990eko abenduaren 31ra arte Alonsotegi Barakaldoko udalerriaren barruan egon da. Lehen elizateak 61 auzokide zituen, hots, 320 biztanle inguru eta orain, Irauregirekin batera, udalerri berriak 3.058 biztanle ditu.

Barakaldoko Udalak Alonsotegin egin zuen lehenengo obra garrantzitsua eskoletako eraikina izan zen, Dr. Madinabeitia plaza aurrean. Aurrekontua 5.830 pezeta eta 87 zentimokoa zen eta 1903. urtean inauguratu zuten 

1904ko abuztuaren 20an San Bartolome parrokia berria inauguratu zen, 57.184 pezeta eta 89 zentimoko aurrekontua zuen eta amaierako kostua 67.211 pezeta eta 0,9 zentimokoa izan zen

Barrenkaleko langileen etxebizitzak 1883ko euriteek Irauregi eta Alonsotegi auzoak astindu zituztenean, Kadaguaren alde bietako auzokideen arteko elkartasuna, kanpotik etorritakoen laguntza eta nola ez, Barakaldoko Udalaren laguntza agerian geratu zuten.

Kirol instalazioei dagokienez, azpimarratzekoak dira Errota futbol-zelaia, Arbuioko futbol-zelaia (auzokide tematiei esker) eta udal frontoi estalia San Bartolome elizaren alboan.

Hala ere, udalerri berria osatzen dutenek jakin badakite gabeziak daudela eta auzokideek konponbidea eskatzen dutela; ahal den neurrian, konponduz joango dira.