Historia

 

Alonsotegiko elizatean mende horretako gertaera nabarmenak jasotzen dira agiri garrantzitsu bitan; batetik, Madrilen 1763ko ekainaren 2an sinatutako Jose de Zabala y Miranda jaunaren testamentua eta, bestetik, Bilbo hiribilduaren eta Alonsotegi eta Arrigorriaga elizateen arteko Elkartasun Ituna, 1777ko abuztuaren 7an San Vicente de Abandoko elizatean sinatuta “Bilboko huriak Ganekogorta mendian eraikitako elur-zuloaren aintzatespen”ereko.

José de Zabala y Miranda jaunaren testamentuan, elizatik hurbil etxea eraikitzeko ezarri zituen agintzak ageri dira; apaizarentzako etxebizitza eta herriko umeen eskola zen; garai hartan pribilejio hori Bizkaiko herri garrantzitsuenek ere ez zeukaten.

"Bilboko huriak Ganekogorta mendian eraikitako elur-zuloaren aintzatespena" dela eta, ondoko erabakiak hartu ziren:

1. Elur-zulo berria Alonsotegiko elizateko lurretan eraikita dago eta Arrigorriagako elizateak hiru karga atera ditzake animalia erdi bakoitzeko eta urteko 30 erreal (orduko kobrezko txanpona) ordaindu behar dio Alonsotegiri.

2. Larreak "1647ko Elkartasun Ituna”ren mendean daude eta beste inori errentan utziz gero, Arrigorriagakoek ohartarazi beharko dute.

3. Arrigorriagak Alonsotegin dagoen errota-harri bakoitzaren eskubideak kobratuko ditu, jaurerriaren gastu orokorretarako.

4. Arrigorriagak ez dio Alonsotegiko elizateari beste diru-kopururik eskatuko gastu orokorretarako, ezta Alonsotegik Arrigorriagari ere, beste inori errentan utzitako larreen laurdenagatik.

Urte bete geroago, 1778ko azaroaren 15ean, Alonsotegiko elizatea gogoratu zen Bilboko uriak 110 erreal ordaindu behar zituela, Ganekogortako elur-zuloa erabiltzen zuen urte bakoitzeko.