Historia

 
Antigua Tejera 1647ko urriaren 24an "Elkartasun Ituna" sinatu zen Alonsotegiko eta Arrigorriagako elizateen artean, ordutik aurrera Muniarango mendien gozamena, larreen eta belardien erabilera eta bietako bakoitzak izan behar zuen gobernu politiko berezia zehazteko, besteak beste

“Elkartasun Itun" horretan hurrengo eragiketa hauek zehazturik daude: 

1. Arrigorriagako auzokideek 950 karga ikatz hartu ahal zuten leku horietatik, 600 karga gurbizti eta estrepadi Erkasti lepoan, Beogortako kortabasoan, Artibako kortabasoan, Artibazarran eta Basauriko Egurbidean (Artibaondo); gainontzeko 350 kargak, Goiko Garrastatxuko kortabasoan eta Beheko Garrastatxuko kortabasoan, Royach haitzean eta Piripandoko kortabasoan hartu ahal zituzten. 

2. Arrigorriagako alhondiga eta pisuak bertakoentzat dira eta Alonsotegikoek bereak izan behar dituzte, Arrigorriagako auzokideen menpean egon barik.

3. Alonsotegik larreen hiru laurdenetarako eskubidea du, Muniaranetik La Quadra eta Okendo mendi gailurretaraino, jurisdikzio barruan.

4. Arrigorriagako Fielak, jurisdikzio, pisuen, alhondiga, taberna eta erroten bisita egin dezake urtean behin.

5. Alonsotegiko auzokideek jaurerriaren gastu orokorren laurden bat ordaindu behar dute, Arrigorriagari dagozkionak, Basaungoek ordaindu behar duten herena kenduta.

6. Herri bideak nork bere aldetik konpondu behar ditu.

"Elkartasun Ituna" Francisco di Escalantek eta Pedro Ruiz de la Torrek sinatu zuten Arrigorriagaren aldetik; Alonsotegiren aldetik Damián de Echauri eta Juan de Zalbidea lizentziatua lekukoek, Sebastián di Azuak ez baitzekien sinatzen.