Historia

 

XVI. mendean Alonsotegi Arrigorriagako udalerritik banantzen hasi zen. San Bartolome parrokiako elizaren eraikuntza gertaerarik garrantzitsuena izan zen.

Jaurerriko elizateen antzinako foruen arabera, auzokideak eliza horretan biltzen ziren igandeko mezaren ondoren errepublikako gaiak aztertu eta eztabaidatzeko. Juan Ramon de lturriza y Zabalak 'Historia General de Vízcaya' liburuan dio Alonsotegi Santa María Magdalena de Arrigorriagatik banandu zela herri bien arteko urruntasunagatik: “Alonsotegí se desmembró de su antigua matriz, Santa María Magdalena de Arrigorriaga, por causa de la lejanía considerable de legua y media de camino fragoso”.Iturriza eta Labayru historialariek sarritan aipatutako gizon ospetsu bi mende horretan jaio ziren: fray Martín de Coscójales eta fray Miguel de Alonsotegi