COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondoriozko alarma-egoerak ekarritako murriztapenek eragindako kalteak arintzea xede duten dirulaguntzen bigarren ezohiko deialdia, merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako jarduera sustatzeko helburuarekin

  1. Eskuragarri dagoen zenbatekoa: 17.291,14 euro.
  2. Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 28tik urriaren 9ra, biak barne.
  3. Nork egin ditzake eskaerak: oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresa eta autonomoek, baita lehenengo deialdian parte hartu dutenek ere, dirulaguntza lortu zein ez, frogatzen badute lehen deialdian kontuan hartu ez ziren gastuak eta diru-sarrerak izan dituztela.
  4. Aurkezteko modua: telematikoki, honako esteka honetan edo posta ziurtatu bidez.

DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA: Bigarren deialdira egokitutako oinarriak (PDF 654KB)