Zer ikusi?

 

Alonsotegiko garapena trenari eta bestelako komunikabide batzuei zor diegu hein handi batean. Antzinako errege-galtzaren ordez, XIX. mendean, La Venta de La Cruz izenekoa eraiki zen, bertan ostatu eta korta zerbitzuak eskaintzen ziren. Hortik oso hurbil, Arbuio auzoan, eraikuntza neoklasikoa aurkituko dugu: Aldanondo etxea. XIX. mende amaieran, inguruan arrakasta handia lortu zuten meategiek eta industriak oro har. Hori dela eta, hainbat eraikuntza eklektiko eta suspergarri altxatu ziren. Horien artean neovasco izenez ezagutzen den eraikuntza batzuk ikusi ahal izango ditugu: Barrenkalea 2, Rica anaien etxea (Arbuio),... Era berean, Barrenkaleko langileen etxeak ere nabarmentzekoak dira euskal eta ingeles estiloaren artekoak baitira. Etxe horiek Faustino Basterrak diseinatu zituen 1935. urtean.

Etxe merkeak izena hartu zuten eraikuntza horiek, eta Bizkaian eraiki ziren azkenetarikoak izan ziren. 1911. urtetik hasi ziren eraikitzen, eta guztira 40 talde eraiki ziren. Eraikuntza mota horren atzetik, “Nork bere etxea izateko” filosofia zegoen. Etxe horiek kooperatiba erregimena izaten zuten, eta bertoko industriaren batetik oso hurbil eraiki ohi ziren. Oro har, ilaran eraikitzen ziren eta familia birentzako lau unitate izaten ziren. Beste eraikuntza batzuek ez bezala, monumentu izaera dute: isuri biko estalpe nabarmena, etxe bietara sartzeko erdialdeko ataria (arku formaduna),… azken horrek gogora ekartzen digu euskal baserriaren egitura