Zer ikusi?

Santa Kiteria baseliza 
Santa Kiteria baseliza. Baseliza 1914. urtean eraiki zen Zamundin. Oinplano angeluzuzena du. Murruek harlangaitz-horma zuritua dute, eta izkinak harlanduzkoak dira. Albo bietan horma-bular txiki bi ditu. Bi isurkiko estalkia ere badu. Kanpai-hormak baogune bakarra du, eta burdinazko gurutzeaz erremataturik dago. Ateak erdi-puntuko arkua du. Leiho bik erdi-puntuko arkua dute, albo banatan. Atearen goialdean, leiho biribila dago. Eta barrualdeko zoladura egurrezkoa da