Zer ikusi?

San Martin baseliza 
San Martin baseliza Somo izeneko auzoan dago kokatua: San Martin auzoan, Zamaia mendiaren magalean, Ganekogorta mendiaren iparraldean hain zuzen. Baseliza 1909. urtean eraiki zen. Oinplano angeluzuzena du, eta murruek harlangaitz-horma luzitua dute. Harlanduzko paretek harrizko errefortzua dute izkinetan. Bi isurkiko estalkia ere badu. Kanpai-hormak baogune bakarra du. Horrez gain, kol-kanpaia eta teilatutxoa ere baditu, eta hori harrizko gurutzeaz dago erremataturik. Barrualdera sartzeko erdi-puntuko arkua dago. Arkuak hari moldura du. Era berean, erdi-puntuko bi baogune ere zabaltzen dira Epistolaren eta Ebanjelioaren alde bie