Zer ikusi?

San Antolin baseliza 

San Antolin bazeliza XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasieran eraiki zuten Fr. Martín de Coscojales historialari ospetsuaren aitaren aldetiko aitona-amonen, eta, agiri batzuen arabera, baseliza horretan bataiatu zuten. XIX. mendearen amaieran baseliza erortzeko zorian zegoen eta 1906. urtean, Sabina Larreak dirua jarri zuen zaharberritzeko. Obren aurrekontua 7.075 pezetakoa izan zen. Bizkaia osoan jatorriko erretaula gordetzen duen baseliza bakarra da eta zalantzarik gabe, Alonsotegiko historia eta artearen ondarerik garrantzitsuena. XVI. mendeko erretaula romanista edo errenazentista da, diseinu ederrekoa. Dohaintza-emaileen, Jesus Berbiztuaren eta Pietatearen (atikoan dago, oso interesgarria) behe-erliebeak ditu eta patronatuaren armarri bi, hain zuzen, Castaños, Soberron, Montaño eta Castillo abizenenak; Juan Ramon Iturrízarren arabera, baselizaren sortzaileen armarriak dira. Behe-erliebe eta atikoko Kristo Gurutziltzatuaz gain, erretaulak hiru tailla ditu: Ama Birjina haurtxoaz, gehiegi zaharber
rituta (gotikoa); San Antolin egur polikromatuan, XVII. mende hasierakoa eta Gordexolatik ekarria eta azkenik, XVI. mendeko Goikolegeako (Larrabetzu) beste santu bat (baliteke Job edo San Roke izatea). Jatorrian, hiru irudi horietako bat ere ez zen erretaulakoa eta inork ez daki non dauden erretaularen irudi garaikideak.

San Antolin baseliza. Erretaularen behealdean panel bi daude eta beraietan baselizaren sortzaileen irudiak ageri dira taillatuta: eskuinaldean, Anton Perez de Coscojales eta ezkerrean, Elvira Jiménez de la Rentería, biak garai hartako jantziak dituztela. Zutabe jonikoak dira. 1996. urtean erretaula hori desagertzeko zorian zegoen eta horregatik, zaharberritzeko lanak oso finak izan dira. Era berean, erretaularen hondoko horma margotu eta zarpiatu eta presbiterioan argi egokiak jarri behar izan dituzte. Lan horiek 1997ko abenduan amaitu ziren

 

Baseliza barrutik.