Ingurunea

Alonsotegik 21 km2 ditu, eta horien %95 menditsuak dira.

Alonsotegi Kadagua ibaiak zeharkatzen du, eta mugako udalerriak ondoko hauek dira: Bilbo, Barakaldo, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Okondo eta Gueñes.

Alonsotegi Kadagua ibai ertzean dago kokatua, Ganekogorta mendiaren magalean hain zuzen.

Alonsotegi Bilboko hirigunetik 8 kilometrora dago, Balmasedarako errepidean zehazki. Ehun urtean zehar Barakaldoko auzoa izan zen, baina 1991. urtean independentzia lortu zuen.

Gaur egun, 2.700 pertsona bizi dira Alonsotegin, eta Bilbo Metropolitarraren eskualdearen barruan dago. Dena dela, Enkarterriko sarbidea ere bada.

Udalerriko orografiari bagagozkio, aipamen berezi batzuk egin behar ditugu: Sasiburu mendilerroa (500 m-rainokoa) Zamaia mendiak (594 m) Pagasarri (673 m) Ganeta (689 m) eta Ganekogorta (998 m).

Zamaia mendiak Pagasarri Ganeta Ganekogorta Sasiburu Artiba

 





Kadagua ibaiaz gain, inguruko mendietan erreka asko jaiotzen dira, besteak beste: Azordoiaga, Artiba, Gongeda, etab. Eta urtegi bi ere baditugu: bata Artiban eta bestea Nozedalen.