Historia

Alonsotegi, udalerri gisa, 1991ko urtarrilaren 1ean sortu zen; horretarako, lehenago hiru gertaera nagusi izan ziren Bizkaiko Udal Mugaketak arautzen dituen otsailaren 11ko 21/87 Foru Arauarekin bat. Hona hemen gertaera horiek:

 1. Barakaldoko Udalbatzak, 1989ko abenduaren 21eko aparteko bilkuran, desanexioa aho batez onetsi zuen (27 kideak).

2. 1990eko apirilaren 22an, udalerri berria osatu behar zuten auzokideen arteko erreferenduma: 1.114 boto alde.

3. Gernikan, 1990eko azaroaren 20an, aho batez onetsi zuten Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Alonsotegiko udalerria lurralde bi batuz sortu zen, Kadagua ibaiak banatuta: Alonsotegiko elizatea eta Irauregi auzoa. Auzo hori Barakaldokoa zen betidanik, 1990eko abenduaren 31ra arte.

 Alonsotegiko udalerria lurralde bi batuz sortu zen, Kadagua ibaiak banatuta: Alonsotegiko elizatea eta Irauregi auzoa. Auzo hori Barakaldokoa zen betidanik, 1990eko abenduaren 31ra arte

Alonsotegiko udalerria

Aldana 1980. Isiltasun eztanda.