Albisteak

 

Alonsotegiko Udalak ekintzaile berriei zuzendutako enpresa haztegia inauguratu zuen 2018an. Herriaren erdigunean dagoen instalazioa da, eta lau enpresa har ditzake gehienez. Bada, gaur egun, mintegiak bi espazio ditu libre, okupatuak izateko prest.

Mintegiaren xede nagusia Alonsotegin enplegua sortzea, ekintzailetza erraztea eta aberastasuna bultzatzea da. Udal instalazioa Enkarterriko Udalaren eta Behargintzaren arteko elkarlanari esker kudeatzen da, eta azken hori arduratzen da lokalak administratzeaz.

Espazioak, enpresa jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak dituzten 4 lokal ditu. Helburua Alonsotegin bizi diren pertsonei, edo, bertan bizi ez badira ere, euren enpresa jarduera Enkarterrin gauzatzea pentsatzen dutenei laguntzea da. Lanerako 4 espazioez gain, haztegiak bilerak egiteko gela bat, biltegi txiki bat eta komun partekatuak ditu.

Lokal horietara sartzeko, eskatzaileak eskaera bat bete beharko du. Hala, edozein enpresa mota izan daiteke esleipenduna, baldin eta idazkia aurkezteko unean egoera honetan badago:

  • Enpresa sortu berria: gehienez ere urtebete lehenago eratu eta jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoena. Hori bai, enpresa ezingo da aurretik eratutako beste enpresa baten jarraipen ekonomikoa izan, izen desberdina izan arren. Gauza bera gertatuko da aurrekoaren elementu pertsonal eta material asko dituen enpresa bada ere.

Beste baldintza batzuen artean, enpresak 3 milioi eurotik beherako negozio bolumena izan beharko du. Gainera, aurkezten diren proiektuak edozein motatakoak izan daitezke, baina lehentasuna izango dute berritzaileak direnek edo gorabidean diren sektoreetakoek. Eskatzaileek urteko edozein unetan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, lokal libreak bete arte. Hasierako esleipena urtebetekoa izango da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da, erosteko aukerarik gabeko errentamendu-erregimenean.

Informazio gehiago gura duenak Udalarekin harremanetan jarri (94 486 00 30) edo Behargintzara (946690877) dei dezake.

 Enpresa-mintegira sartzeko oinarriak (PDF 765KB)