Albisteak

 
Alarma-egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean, herritarrak honako jarduera hauek egiteko besterik ezingo dira ibili erabilera publikoko bideetatik:
  • Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta premiazko ondasunak eskuratzeko.
  • Osasun-etxe, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateko.
  • Lantokira joan eta bertatik ohiko bizilekura itzultzeko.
  • Adinekoak, adingabeak, mendekotasuna dutenak, desgaitasuna dutenak edo bereziki zaurgarriak direnak artatu eta zaintzeko.
  • Finantza- eta aseguru-erakundeetara joateko.
  • Ezinbeste- edo beharrizan-egoeretan.
  • Antzeko beste edozein jarduera gauzatzeko..

Mugimendu horiek banaka egin beharko dira, desgaitasuna duten pertsonekin bagoaz edo tartean bestelako arrazoi justifikatuak daudenean izan ezik.

Ibilgailuak ere erabilera publikoko bideetatik ibili ahal izango dira aurretik adierazitako jarduera horiek gauzatzeko edo gasolindegi edo zerbitzuguneetan depositua betetzeko.

Nolanahi ere, mugimendu guztietan osasun-agintaritzek ezarritako betebeharrak eta gomendioak errespetatu beharko dira, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea.