Albisteak

Arte Ederrem Museora bisita 
Geure herriko hogei bat pertsona nagusik bisitatu zuten joan den abenduaren 15ean, Arte Ederren Museoan, Antonio Lópezen erakusketa antologiko goraipatua. Guztira, margolanez eta eskulturaz osatutako 130 obrako erakusketa izan zuten ikusgai. Hain zuzen ere, erakusketa horri esker gainditu du bisitarien urteko marka pinakotekak: 260.000 pertsona bertaratu dira. Are gehiago, erakusketa hori izan da museoaren historian ikusle gehien erakarri dituena. Geure nagusiek, besteak beste, Madrilgo Gran Víatik, artistaren estudiotik, zuzenean ekarritako zazpi koadro berri ikusteko aukera izan zuten.