Albisteak

Laster Alonsotegiko Udalak GAZTE bat kontratatzea aurreikusten da, 8 hilabeterako eta lanaldi osoan, bat etorriz Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko dirulaguntzen deialdiarekin.

Eskaintza Lanbiden aurkeztuta dago eta http://www.lanbide.net webgunean argitaratuko da, Lanbideren eskaintzen atalean. Aktibo egongo da 2020ko azaroaren 15era arte.

Lanpostuaren deskribapena: “Izapidegile-laguntzaile digitala Alonsotegin”

Ezinbesteko baldintzak: Gazte enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren esparruan tokiko erakundeek gazteak kontratatzeko Lanbideren deialdian ezarritako baldintzak betetzea (2020/07/02ko EHAAn argitaratua).

1- Langabetua izatea, lanbiden lan-eskatzaile gisa izena eta alta emanda egotea eta lanpostu horretarako eskatzen den ikasketa-maila egokia izatea.
2- Alonsotegi udalerrian erroldatuta egotea.
3- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
4- SEPEren gazte bermerako sisteman izena emanda egotea edo izena ematea 2020KO azaroaren 25a baino lehenago.
5- Erdi- edo goi-mailako ziklo bateko edo gehiagotako titulua edukitzea, lanbide heziketako honako familia hauetako batean:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Kudeaketa-informatika
  • Informatika eta komunikazioak

Lanbidek bidalitako curriculumak jaso ondoren, banakako elkarrizketak egingo zaizkie baldintzak betetzen dituzten hautagai guztiei.

Elkarrizketak egiteko, Alonsotegiko Udalak deituko die Lanbiden izena emandako hautagaiei, eguna eta ordua jakinarazteko. Udalean bertan egingo da elkarrizketa.
Elkarrizketaren ostean, eta Lanbidek argitaratutako Dekretuan ezarritako irizpideen arabera, hautatutako pertsona kontratatzeko txostena egingo da.

Oharra (PDF 126KB)