Albisteak

Hilabete honetan, gure "Guraso eskola-ren" saioei ekingo diegu berriro, eta gaurkotasun handiko gai bat jorratuko dugu: "Hezkuntzaren gakoak COVID19 egoeran: Zer mantentzen den eta zer aldatu den.

Saioek unean uneko osasun-arauak bete beharko dituzte, eta, horregatik, erdipresentzialak izango dira. Lehenik eta behin, parte hartu nahi duten guztiek 94.498.04.17 zenbakian edo liburutegia@alonsotegi.net helbidean eman beharko dute izena. Aurrez aurreko plazak beteta geratzen direnean, gainerako pertsonei esteka bat eskainiko zaie, modu birtualean parte hartu ahal izateko.

Saio batera bertaratzen diren pertsonek ezin izango dute plaza presentziala eskuratu, baldin eta plaza presentzialak baino pertsona gehiagok eman badut izena. Horrela, plaza presentzialetarako errotazio bat sortuko da.

Saioetara joaten direnek maskara erabili beharko dute uneoro, eskuak higienizatu beharko dituzte sartu aurretik, eta osasun-arau guztiak errespetatu beharko dituzte.

Umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da.

Metodologia hori aldatuz joan daiteke, bizi dugun egoeraren arabera.

Udaletik saioetan parte hartzera animatzen zaitugu!

Kartela (PDF 1,77MB)